PASAIAKO SARRASKIA 'argitu'
1984ko martxoaren 22an, Espainiar Poliziak Pasaiako badian erail zituen Dionisio Aizpuru “kurro”, Pedro Mari Isart “Pelitxo”, Rafael Delas “Txapas”, eta Jose Maria Izura “Pelu”.
Ejekuzio extrajudizial hauen inguruko informazioa zabaldu eta memoria historikoa lantzeko webgunea da honakoa.
36 bala-tiro
jaso zituen gorputzean
28 bala-tiro
jaso zituen gorputzean
21 bala-tiro eta kartutxo-posta
jaso zituen gorputzean
28 bala-tiro
jaso zituen gorputzean
1984
Urte gatazkatsua izan zen 1984a. Frankismoaren egiturak gutxi aldatuta, Trantsizioa amaitu berri zen. Diktaduratik zetozen gatazka nagusiak gori-gori zeuden: independentzia, langile borrokak, presoak, ekologismoa…
Talde armatuak oso aktibo zeuden: ETA (m), ETA (pm), Komando Autonomoak… Estatuak errepresio gogorra zerabilen talde armatu horien, herri mugimenduen nahiz herritarren aurka, indar poliziak eta parapolizialak erabilita. GAL, esaterako, Iparraldean izua eragiten hasi berria zen.
Pasaian eraildakoak Komando Autonomoetako kideak ziren.
Bahiketa betekin hasi zen sarraskia...
Martxoak 18:
Rosa Jimeno oriotarra da. Egun horretan Donostian zen. Autoa aparkatzen ari zela bi gizonezko hurbildu zitzaizkion, normal jantzita, baina poliziak ziren, eta Polizia Nazionalaren Amarako egoitzara eraman zuten. Atetik sartu eta aurreneko gauza hormaren kontra bota zuten. Hortik aurrera torturak etengabeak, amaigabeak eta basatiak izan ziren: bainera egin zioten, poltsa jarri, elektrodoak, zartakoak telefono listinarekin… jipoitu egiten zuten, gero arnasa bueltatzeko denbora eman eta berriro egurra ematen zioten. Hauts zuri batzuk eman zizkioten urarekin nahastuta, drogak edo. Lau egun pasatu zituen han Rosak, ez zekiela gaua ala eguna zen; halakoxea zen mina, hiltzea ere nahiago zuela.
Gero tortura psikologikoa etorri zen. Iloba txikia ikastolan hasi berria zuen; esaten zioten egunen batean posible zela autoren batek iloba azpian harrapatzea. Okerrena hau zen: inork ez zekiela Rosa poliziaren esku zegoenik. Norbait atxilotzen dutenean esan egiten dute, eta kanpoan jendea mugitzen hasten da, abokatuak, senideak, lagunak, eta kanpoko presio horrek zertxobait behintzat arindu dezake barrukoaren samina. Baina Rosa bahitu egin zuten, berarekin nahi zutena egin eta berarengandik nahi zutena lortzeko.
Hasteko, pistola kopetan jarri eta etxera deitarazi zioten, aitzakiaren bat asmatuz egun batzuetan Donostian geratu behar zuela esateko. Hurrena lanera deitu zuen, Orioko Udaletxera, haiek ere lasaitzeko. Rosa fisikoki eta psikikoki puskatuta zegoen, eta berriro pistola begien aurrean jarri zioten: orain Iparraldera deitu behar zuen, komandokideekin hitzordua jartzeko. Rosak ahal zuen neurrian aguantatu zuen, baina bazekien gai zirela tiroa eman eta bazter batean botata uzteko. Gainera, uste edo itxaropen batek gidatuta egin zuen hitzordua: bere lagunak bizirik atxilotuko zituzten itxaropena zeukan. Iparraldera deitu zuen, alde batean telefonoa, bestean pistola. Egoera trankil zegoela eta lasai etortzeko esan zien lagunei. Rosari eragin zioten mina, eta gertaeren ondoren bizitza guztirako barruan geratu zaion samina ezingo ditugu inoiz imajinatu ere egin.
Martxoak 22: Hitzordua
Iluntzeko hamarretarako egin zuen Rosak hitzordua komandoko lagunekin, Pasaiako badian dagoen leku batean. Aurreko orduetan sekulako polizia pila sumatu zuen komisarian, armak hartzen, txalekoak janzten, joan-etorrian. Rosaren kezka bakarra zen lagunei gertatuko zitzaiena, ea zer egin behar zieten galdezka ibili zen poliziei, bizirik uzteko eskatuz. Poliziek erantzun zioten atxilotu baino ez zituztela egingo, lasai egoteko.
Lapurdiko porturen batetik atera eta iluntzeko hamarretan iritsi zen zodiaca esandako lekura. Bost gizon zetozen bertan: Rafael Delas Txapas ezizenekoa, Jose María IzuraPelu, Dionisio Aizpuru Kurro, Pedro Mari Isart Pelitxo eta Joseba Merino. Txapas eta Pelu Iruñekoak ziren, Kurro eta Pelitxo azpeitiarrak, eta Joseba Merino donostiarra. Poltsa batean armak zekartzaten, baina bat ere ez soinean.
Lekua itsasertzeko zulo bat da, haitz labainkorrak dauzkana, malkartsua. Poliziek goitik behera ikusten zituzten autonomoak, eta hauek ez zuten defenditzeko aukerarik izan. Ongietorria bikain prestatua zeukaten: inguru guztian poliziak non-nahi, fokoak prest, urpekariak ere bai, eta esandako tokian Rosa Jimeno zeukaten, soka batekin hanketatik lotuta.
Iritsi zirenean Rosak linterna bat piztu zuen hiru aldiz, hori baitzen seinalea.
Auziaren kronologia
1984
|
1984
Martxoa. Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituen Espainiako Poliziak Pasaiako badian: Dionisio Aizpuru “Kurro” eta Pedro Mari Isart “Pelitxo” azpeitiarrak, eta Rafael Delas “Txapas” eta Jose Maria Isidro Izura “Pelu” iruindarrak. Joseba Merino donostiarra —segadatik bizirik atera zen kide bakarra— eta Rosa Jimeno oriotarra atxilotu zituzten..
Apirila. Eusko Jaurlaritzak egin zuen ikerketan honakoa zion…… ( 1 ).
Ekaina. Auziaren aurrenengo artxibaketa…. ( 2 ).
( 1 ) La versión Oficial facilitada tanto por el Ministerio del Interior, como la del Gobierno Civil y las declaraciones complementarias del Gobernador Civil Sr. Elgorriaga, no se ajustan a la realidad de lo ocurrido e incluso son contradictorias entre si.
( 2 ) El caso se archiva: “al no haber sido justificada la existencia de hechos constitutivos de delito”.
1985
|
1985
Azaroa. Epaile berri batek kasoa berriro irikitzen du eta Rosa Jimeno eta Joseba Merinori testigantza hartzeko agintzen du.
Rosaren kasoan egin bazen ere, Josebaren kasoan ez zen horrela gertatu.
2000
|
2000
Maiatza. Kasua aztertzen hasi zen Santiago Gonzalez abokatua, eta hainbat dokumentu falta zela jabetu zen: artxibatze autoa eta Merinori hartutako deklarazioa. Donostiako Lurralde Auzitegiak sumarioa berriz ireki zezan lortu zuen.
Iraila. Merinori Pasaian gertatutakoaz deklarazioa hartu zioten, Santoñan preso zela (Kantabria, Espainia). 1984 eta 85 urtetan egin zituen deklarazioetan bera zodiaken ez zetorrela esan bazuen ere, oraingoan, benetan gertatutakoa deskribatu zion epaileari.( 3 )
( 3 ) Escuchamos “Alto Policía…” y casi al instante la policía realizo cientos de disparos. En esta primera emboscada resultaron muertos Pelu y Pelitxo. A continuación la policía nos situo a Txapas, Kurro y a mi, sobre una roca, después de identificarnos, me separaron unos metros de mis compañeros, tres policías se acercaron a Txapas y Kurro fusilándolos a menos de un metro de distancia…
2001
|
2001
Urtarrila. Pasaiako Sarraskia Argitu taldeak eskatuta, Azpeitiko Udalak herri akusazio aurkeztea erabaki zuen, Miguel Castells abokatu hartuta.
Martxoa. Rosa Jimenok deklaratu zuen epaitegian.
Maiatza. Hildakoei autopsia egin zien Paco Etxeberria auzi medikuak deklaratu zuen. Beste autopsia bat egitea lagungarri izan zitekela adierazi zuen.
2002
|
2002
Ekaina. Lau poliziek deklaratzen dute Donostiko Epaitegian. Partehartze zuzena ez zutela izan eta ez dutela ezertxo ere gogoratzen. Haietako baten esanetan ehundik gora polizik hartu zuten parte operatiboan. ( 4 )
( 4 ) Agente de la Policía Nacional nº 12.983: el dispositivo llevaba varios días y cubría toda la zona del puerto, podían llegar a ser mas de cien los policías que intervinieron.
2004
|
2004
Ekaina. Polizien Abokatuak preskripzioagatik auzia artxibatzen saiatu ziren. Familiak eta Azpeitiko Udalak helegitea aurkeztu zuten.
2005
|
2005
Ekaina. Gipuzkoako Auzitegiak ez zuen auzia artxibatu eta hiru epaile sinatutako ebazpena kaleratu zuen. ( 5 )
( 5 ) – Existen indicios de la posible comisión de un delito de homicidio por parte de los agentes de policía que intervinieron en le dispositivo.
- No consta que las armas que se ocuparon a los fallecidos fueran utilizadas por estos.
- El levantamiento de los cadáveres no se realizo en el lugar en que ocurrieron los hechos.
- Podría ser de interés la realización de una nueva autopsia.
- Una prueba de Balística podría determinar la distancia a la que se realizaron los disparos de postas con escopeta.
2007
|
2007
2009
|
2009
Maiatza. Comisario Jefe de la Brigada de Informacion poliziak deklaratzea deitua izan zen baino honek ere ez zuen ezertan lagundu.
2016
|
2016
Otsaila. Auzia artxibatu zuen auzitegiak. ( 6 )
Aipatu beharra dago familiak eskatutako hainbat froga inoiz ez direla egin: balistikako txostena, autopsia berri bat, polizi gehio identifkatzeko hainbat diligentzi…..
( 6 ) No apareciendosuficientemente justificada la autoria en la perpetración de cuatro delitos de homicidio, procede acordar el sobreseimiento provisional de las presentes diligencias previas.
2017
|
2017
Urtarrila. Udalak eta familiak babes helegitea aurkeztu zuen Espainiako Auzitegi Konstituzionalean. (7)
Maiatza. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ez zuen heligitea tramitera onartu.
2018
|
2018
Otsaila. Europako Giza Eskubideen Auzitegira jo zuten hildakoen senideek eta Azpeitiko Udalak, eta helegitea tramitera ez onartzea erabaki zuten.
2018
|
2018
Otsaila. Europako Giza Eskubideen Auzitegira jo zuten hildakoen senideek eta Azpeitiko Udalak, eta helegitea tramitera ez onartzea erabaki zuten.
2025
|
2025
Martxoa. Eusko Jaurlaritzak biktima gisa aitortu ditu Pasaiako sarraskian hildako lau lagunak
40 urte borrokan
1984an Poliziak sarraskia eragin zuenetik, urtero izan dira kasua argitzeko protestak eta aldarrikapenak. 40 urteotan senide eta herritarrek lanari esker iraun du bizirik aldarrikapenak, eta lortutako aurrerapausoak ere hamarkadetako borrokari esker izan dira.
Pasaiako Sarraskia Argitu Kultur Elkartea




